Hemen zaude: >> Gazte sortzaileak







Ei Gazte! Saria

2010 urteko Ei Gazte! Sariaren gaia

1949an Eusko Ikaskuntzaren baitan sorturiko ekimena da ENE, Euskararen Nazioarteko Egunaren akronimoa, eta euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du. Ekimen honen barruan elkarteak urtero egun hau ospatzeko ekimen bat abian jartzen du eta honen baitan antolatuko da 2010 urtera begira Ei Gazte! Saria.

Hain zuzen ere, Eusko Ikaskuntzak egun hau aldarrikatzeko gazteek egiten duten ekintza-ekimen proposamen hoberenari emango zaio saria. Saria aipatu den bezala, ekonomikoa izateaz gain, errekonozimendu publikoa izaten du.

Sariaren hirugarren edizio honetan, gazte irabazleak, errekonozimendu publikoaz gain, aurkezten duen ekimena aurrera ateratzeko aukera izango du elkartearen baitan, horretarako behar duen laguntza jasoko duelarik. Proiektu bezala aurkezten dena egikaritzeko aukera izango da.

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko Eusko Ikaskuntzak buruturiko azken ekimena ezagutzeko sakatu hemen

Eusko Ikaskuntza 2005etik aurrera abenduaren 3rako euskara-kanpainak modu berezian antolatzen hasi zen, eta Internet bilakatu da, batez ere, lan esparrua. Orain arte buruturiko ekimenak ikusi nahi badituzu, sakatu hemen


Pribatasun politika | Legal oharrak | EIri buruz | eigazte.com © Eusko Ikaskuntza, 2008