Hemen zaude: >>







Pribatutasun politika

ONGI ETORRI EUSKO IKASKUNTZAren (EI/SEV) datu pertsonalen politikara. EI/SEVek jakinarazten dizu http://www.eusko-ikaskuntza.org EI/SEVen WEB GUNE (aurrerantzean, GUNE) bat dela.

EI/SEVek eskerrak eman nahi dizkizu datu pertsonalak babesteko duen politika irakurtzeagatik. Hori eginez, alderdi hauei buruzko informazioa jasoko duzu:

Politika honek indarrean dagoen Datu Pertsonalak Babesteko Legean xedatutakoari jarraitzen dio. Edonola ere, GUNEAk beretzat gordetzen du politika hau aldatzeko aukera. Hori dela-eta, aldian behin irakur dezazula gomendatzen dizugu.

GUNEAk eskatzen dizkizun datu pertsonalak

Erabiltzaile zaren aldetik, inolako informazio pertsonalik eman beharrik gabe bisita gaitzakezu. Nolanahi ere, zure datuak zuzenean ematen dituzun formularioetan jasotako informaziotik ateratzen ditu GUNEAk zuri buruzko datu pertsonalak, eta pribatutasun politika honi lotzen zaizkio.

Datu pertsonalaren erabilera eta zabalpena

EI/SEVek kudeatzen dituen lehen aipaturiko formularioetan erregistratu zaren erabiltzaile bat baldin bazara (pertsona fisikoa), jakin ezazu datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatu bat daukagula. Fitxategi hau informazio eta komertzializazio lanak egiteko, eta zurekin (erabiltzailearekin) lotzen gaituen harreman kontraktuala kudeatu eta mantentzeko xedearekin sortu du EI/SEVek.

Ez baldin baduzu EI/SEVen produktu, eduki eta zerbitzuei buruzko informazio gehigarririk jaso nahi, komunika iezaiozu datu pertsonalen arduradunari, dela posta elektronikoz (ei-sev@eusko-ikaskuntza.org), dela posta arruntaz, EI/SEVera, zera adieraziz: EZ DUT PRODUKTU, ZERBITZU ZEIN EDUKI GEHIGARRIEI BURUZKO KOMUNIKAZIORIK JASO NAHI.

Era berean, GUNEA, datuak biltzen hasten den bakoitzean, agiri honekin lotuta egongo da.

Oro har ez ditugu zure datu pertsonalak lagatuko, baina bai ordea horretarako baimen espresua eman baldin badiguzu, edota honako egoera bereziren bat sortzen baldin bada eta, helburu hori dela eta, EI/SEV harremanetan jarriko erabiltzailearekin baimen hori eskatzeko.

Datu ekonomiko-finantzieron trataera

EI/SEVek ez du bere erabiltzaileei buruzko informazio ekonomiko-finantzierorik.

On-line ordainketa egiteko kreditu txartelaren zenbakia eskatzen dizugunean, EI/SEVek KUTXA-Gipuzkoaren ordainketa pasarelaren bidez jardungo du, banketxe horretxek ziurtatuko duela zifratutako datuen transferentzia. Banketxeak kreditu txarteletik lortzen ditu zure datuak, eta zure kreditu xedagarritasunaren berri besterik ez digu ematen, ez zure kreditu txartelaren inguruko inolako daturik.

Pribatutasunari buruzko beste hainbat ohar garrantzitsu

Sartzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurkatzeko dituzun eskubideak.- Datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen legediaren arabera, zure datu pertsonaletan sartzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurkatzeko eskubideak egikari ditzakezu, datu pertsonalen arduradunaren aurrean (ei-sev@eusko-ikaskuntza.org) (Eusko Ikaskuntza, Miramar Jauregia, Mirakontxa 48, 20007 Donostia).

COOKIE-AK ATZIPENAK ZENBATZEKO ERABILTZEN DITU EI-K, EZ ERABILTZAILEAK IDENTIFIKATZEKO

Nola jarri arduradunarekin harremanetan

GUNEko datuak babesteko politika honi buruzko inolako argibiderik beharko bazenu, EI/SEVeko datu pertsonalak babesteko arduradunarekin jar zaitezke harremanetan, dela posta elektronikoz (ei-sev@eusko-ikaskuntza.org), dela posta arruntaz (Eusko Ikaskuntza, Miramar Jauregia, Mirakontxa 48, 20007 Donostia).


Pribatasun politika | Legal oharrak | EIri buruz | eigazte.com © Eusko Ikaskuntza, 2008