Parte Hartuz
Edukiak
Aztikerreko ikerketan azaldu diren datu deigarrienak
Goizeko lehen orduan Aztikerrek egindako ikerketaren aurkezpena egin zen bertaratutako gazteek ikerketaren laburpena ezagutu zezaten.
Ikerketaren azalpenaren ostean, pertsona bakoitzak aurkezpen honetan azaldutako datuen artean zein izan zitzaion datu deigarriena aipatu zuen. Aurkeztutako datuen artean ondorengo ideiak izan ziren gazteentzat azpimarragarrienak:
- Gipuzkoan gazteen artean bigarren indarra PSOE izateak harritu egin gaitu, %50tik gora independentista denean. Hala ere, agian abertzaleek ez bezala PSOEren aldekoek ez dutela aldarrikatzen komentatu da.
- Politikaz ez dela hitz egiten? Gure inguruan kontrakoa gertatzen da. Asko hitz egiten da eta batzuk oso modu sutsuan. Hala ere, zenbait koadrilatan politika “tabu”a dela ere aipatu da.
- Gazteek politikari buruz interes gutxi dutela diote baina gero %30ak ekimen desberdinetan parte hartzeko prest dagoela esaten du (Bai prest egongo litzateke %32 eta Bai ahalegin handirik eskatuko ez balu %31). Hau oso kopuru handia da eta ez da datu hauen positibotasuna azpimarratzen. Bestalde, datu hauek ikusita eta gazteek politikaren aurrean azaltzen duten interes ezarekin batera (%40 oso interes gutxi eta %31,3 batere ez) gazteek politika instituzioekin eta alderdiekin lotzen dutela ondorioztatzen dugu. Horrek adieraz dezake, parte hartu nahi dugula, baina, ez dugula gustuko erarik topatu edo ezagutu.
Bestalde, ez dugu ikusten erabakitzeko ahalmenik dugunik, beraz, parte hartzeak zentzurik ba al du? Parte hartzeko prozesu eta plataforma berriak martxan jartzen hasi dira, baina, ez ditugu ezagutzen. Gazte Foroak arrakasta du gazteen artean, gazteek parte hartu nahi dute, baina, ez dakite nola eta bidea erraztu egin behar zaie, plataformak jarri behar dira. Gazteek modu egokian parte hartu nahi dute.
- Indibidualismoaren kontua egin zaigu deigarriena. Ikusi eta ikasi dugunagatik da. Hori da jaso duguna, ez gizartearen kohesioa.
- Gazteak politikatik urrun egotea, kontuan izanda beraiek izango direla biharko egunean politika aurrera eraman beharko dutenak. Egoera kezkagarria da. Gaztedia ez da ordezkatuta sentitzen, baina, kezkak badituzte (bozka ematerakoan gazteek duten parte-hartze txikia).
- Azterketak azaltzen duen apatia, mugimendu falta hori ez da kasualitatea. Boterean daudenek kontzienteki bilatu dute egoera hori. Gazteen mugimendua zapaldu egin dute, erreprimitu egin dituzte parte hartzeko prest zeuden gazteak.
- Jardunaldiak zertarako planteatzen diren galdetu dute hasieratik batzuk. Gehienen iritziz Diputazioaren aurpegia garbitzeko omen dira. Parte-hartzea normalean dagoena justifikatzeko erabiltzen da.
- Gipuzkoako Aldundiak onartzea errepresioa eta terrorismo hitzak tratatzea; biak gertu erabiltzea. Normalean maila ofizialean ez da onartzen biak elkarren ondoan naturaltasunez tratatzea.
ARGAZKI GALERIA