Nor gara eta zer egiten dugu
Ei Gazte! Eusko Ikaskuntzako gazteria saila da. 300 bazkide inguruk osatzen dute eta
gazteekin eta
gazteentzat hainbat
proiektu eta ekimen garatzea dugu xede.
Zeregin horretan dihardugu etengabe eta euskal gazteen parte hartzea eta inplikazioa bilatzen dugu.
Ei Gazte!-ren helburuak ondorengoak dira:
- Gazteen interes eta proposamenak entzutea, bideratzea eta aurrera ateratzea.
- Euskal kultura eta zientzia gazteei irekitzea eta helaraztea.
- Bilgune dinamiko, aktibo eta partehartzailea sortzea eta elikatzea, euskal ondare material eta inmaterialaren zaintzaile izango dena.
Gure erronka nagusia, hartaz, gazteen artean hausnarketa eta inplikazio soziala bultzatzea da.