

Europar Batasunak gazteentzat sorturiko programa bat dugu Gazteak Ekinean. Ekimen honek ondokoak bultzatzen ditu: gazteen mugikortasuna, EBren mugen barnean zein kanpoan, ikasketa ez formala eta kulturarteko elkarrizketa, baita gazte guztiak barnean hartzea ere, horien hezkuntza, gizarte eta kultura jatorria edozein dela ere.
Programa honek gazteen arteko trukeak sustatzen ditu eta hartarako dirulaguntza ematen du.
Nolanahi ere, horiek ez dira aukera bakarrak. Europako Boluntario Zerbitzuak, baita gazteei laguntzeko sistemak eta gazteriaren arloko europar lankidetzarako laguntza bultzatzen dituen proiektuek ere, programa horren laguntza jasotzen dute eta, modu horretara, Europako hainbat herrialdetako proiektu ugari ahalbidetu eta bultzatzen ditu.
Hainbat herrialdetako gazteen taldeei elkar aurkitzeko eta beren kulturak hobeto ezagutzeko ahalbidea eskaintzen diete gazteen trukeek. Taldeek elkarrekin planifikatzen dute trukea, elkarrentzat interesa duen gai baten inguruan.
Europar Batasunaren barnean zein kanpoan, gazteen partaidetza hainbat boluntariotza modutan sustatzea du helburu Europako Boluntario Zerbitzuak. Ekimen honen esparruan, gazteek bakarka edo taldeka parte har dezakete ez ordainduriko eta irabazi asmorik gabeko jardueretan. Argibide gehiago EUROPAKO BOLUNTARIO ZERBITZUA atalean.
Ekimen honek jardunean dauden langile gazteen eta gazteen erakundeen prestakuntza jarduerak babesten ditu, bereziki esperientzia, ezagupen eta jardunbide egokien trukea, baita iraupen luzeko kalitate proiektuak, elkarteak eta sareko proiektuak bidera ditzaketen jarduerak ere.
Gazteen eta gazteria politiken arduradunen arteko bilerak. Gazteriaren esparruan eta gazteen erakundeetan lan egiten duten pertsona gazteen eta gazteria-politiken arduradunen arteko lankidetza, mintegiak eta elkarrizketa egituratua babesten ditu azpiekintza honek.