AZTARNA EKOLOGIKOA. ETA ZUK ZER EGIN BEHAR DUZU?
Parte hartzaileek Aztarna Ekologikoa (ekologikoki emankorra den lurralde eremua -sailak, larreak, basoak edo ur-ekosistemak- modu mugagabean bizimodu espezifiko bati jarraiki herritarrek erabiltzen dituzten baliabideak ekoizteko eta sortzen dituzten hondakinak hartzeko beharrezkoa dena) aztertu dituzte bi testuinguru desberdinetan: Portugaleteko Nautika Fakultatea (Bizkaia) eta Cadillac-eko Anatole Lizeoa. Proiektuak bi egoera/errealitate aztertu, konparatu eta aldagaiak zein gauzatu beharreko ekintzak eta neurriak aztertu ditu.
Giza komuitate jakin batean batezbesteko herritarrak kontsumitzen dituen baliabideak ekoizteko eta sortzen dituen hondakinak asimilatzeko behar den lur azala da Aztarna Ekologikoa, eremu horiek nonahi direlarik.
Parte hartu duten Europako bi eskualdeetako gazteek aztertu beharreko bi erkidegoetan lorturiko datuak eta horien kontsumo ohitura desberdinak konparatu dituzte, eta antzekotasunak eta desberdintasunak ebaluatu dituzte eskualde bakoitzean.
HELBURUA: Gazte horien kontzientziazioa eta parte hartzea bultzatzea eragile gisa garapen iraunkorra lortzeko bidean.
EGUTEGIA ETA METODOLOGIA: Hezkuntza ez formala bultzatuko duen metodogia parte hartzailea erabili da. Arloen azterketak gutxi gorabeherakoak izan dira, eta ez dute zehaztasun zientifikoa kontutan hartu.
Teknologia berrien erabilera, talde lana eta behamen gaitasuna sustatu dira.
Programa 2008ko irailean hasi zen eta 2009ko otsailean amaitu da.
Taldeak | E.H.ko taldearen ondorioak | Frantziako taldearen ondorioak