Hemen zaude: >> ENE







ENE

ENE Euskararen Nazioarteko Eguna: 2008ko abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna

ENE, Euskararen Nazioarteko Eguna, Eusko Ikaskuntzak 1949an sortutako ekimen bat da eta euskararen unibertsaltasuna aldarrikatzen du. Abenduaren 3an ospatzen da eta horren egun garrantzitsurako, Eusko Ikaskuntzak 2008an hainbat jarduera jarri zituen abian.

Gazteei espreski zuzenduriko ekimenen artean, Eusko Ikaskuntzaren Gazteria Sailak, Ei Gazte!-k, komiki partizipatibo bat sortu zuen Euskararen Nazioarteko Eguna gaitzat hartuta.

Komikia Jokin Mitxelena marrazkilariak eta Ion Martin bertsolariak sortu zuten.

Lehenik eta behin komikia irakurri eta balorazioa egiteko aukera luzatzen zuen Ei Gazte!k bere webgunearen bitartez eta era berean, lehiaketa baten bidez, bakoitzak istorioaren bertsio propio bat asma zezan proposatzen zuen. Komikiak aurkezteko epea amaitu zenean, epaimahai batek komikirik egokiena aukeratu zuen jasotakoen artean eta irabazleak, Nerea Beristainek, 500€-tako saria jaso zuen.


Pribatasun politika | Legal oharrak | EIri buruz | eigazte.com © Eusko Ikaskuntza, 2008