
EI Gazte! Aztarna Ekologikoaren inguruko ekimen bat garatzen ari da Europa mailan. Garapen Iraunkorraren inguruan hausnartzea eta gure eguneroko bizitzan gure aztarna ezagutzea eta gutxitzea dira proiektu honen helburuak.
Bizkaiko zortzi gazte eta Bordeaux-eko beste horrenbeste Euskal Herriko Unibertsitateko Nautika Fakultateko eta hiri frantsesean kokatua dagoen lizeo batean Aztarna Ekologikoa kalkulatzen ari dira Ei Gazte!ren eskutik. Europar Batasuneko Gazteak Ekinean programaren diru laguntza bati esker, talde bakoitzak testuinguru hauetan hobetu daitezkeen ohitura eta jarduerak plazaratuko dituzte bi taldeek egindako lana alderatu ostean. Hau da, Nautika Fakultatean Aztarna txikitzeko hartu beharreko neurriak ezagutaraziko dituzte eta beste horrenbeste egingo dute Frantziako Lizeoan ere.