Hemen zaude: >> Kongresua >> Sarrera







Sarrera

Eusko Ikaskuntzak lau urtean behin gaurkotasun eta interes anitz pizten dituen kongresuak antolatzen ditu. Zeregin honetan, aurten 2009ko azaroaren 18ik 20ra Eusko Ikaskuntzako XVII. Kongresua ospatuko dugu Gasteizen. “Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntzak” izenburupean mundu osoko adituak bilduko ditu eta ikasle nahiz irakasleentzat hemen egotea ikasteko aukera polita dela uste dugu.

Hori dela eta, gazteria sailetik Gazte Foro bat jarri dugu martxan gazteek gai hauen inguruan hausnartzeko eta zuen iritzia garrantzitsua delako. Gazteentzako kongresu paralelo hau XVII. Kongresuaren egun berberetan eta leku berdinean ospatuko dugu, eta hemen gazteak izanen zarete protagonistak. Zuen partaidetza bultzatzeko zuen irakasleen laguntza behar dugu.

Horretarako, kurtso hasieran lau edo bost ikaslez osaturiko taldetan Kongresuaren ardatzetariko bati buruzko lana egin dezakezue (zuen irakasleen laguntzaz). Ardatzak ondorengoak dira:

  • Berrikuntza
  • Bizi Kalitatea
  • Genero Sistemak
  • Gizarte Solidarioa
  • Gizarte Tentsioa
  • Gizarte Memoria
  • Globalización
  • Guztionari balio handiagoa ematea
  • Justizia
  • Kongresu honetan parte hartzeagatik EHUko ikasleek 1,5 kredituen konbalidazioa izango dute. UPNAko ikasleek aldiz, kreditu 1eko konbalidazioa izango dute eta parte hartzaile guztiek diploma bat jasoko dute.

    Interesatuta bazaude, hemen aurki ditzakezu zeintzuk diren Gazte Foroan parte hartzeko oinarriak, ardatzei buruzko informazioa eta sari batean parte hartzeko aukera ere.


    Pribatasun politika | Legal oharrak | EIri buruz | eigazte.com © Eusko Ikaskuntza, 2008