Lanak aurkezteko oinarriak:
1. Ikasle taldeen lanen gaiek erlazioren bat izan behar dute XVII Kongresurako ezarri diren jardunbide edo dimentsioekin (hauek dira ardatz tematiko gisa ezarritako dimentsio horiek: berrikuntza, bizi-kalitatea, guztionari balio handiagoa ematea, genero sistema, gizarte tentsioa, globalizazioa, justizia, gizarte solidarioa eta gizarte memoria).
2. Ikasle taldeak 4-8 pertsonek osatuko dute.
3. Lanak argitaratu gabeak izan behar dira, eta beraz, ezingo da aurretik osoki edo zatika argitaratutako lanik aurkeztu.
4. Nazioarteko komunitate zientifikoak darabilzkien hizkuntzetako edozeinetan bidali ahal izango dira baina, batez ere, Euskal Herriko hiru hizkuntza ofizialetan.
5. Haien irakasleek aintzatetsi beharko dituzte lanak.
6. 2009ko urriaren 30a baino lehen, gehienez 300 hitzeko luzera izango duen lanaren laburpena entregatu beharra dago, 60 hitz baino gehiago izango ez duen laburpen adierazgarriarekin batera. Era berean, giltz hitzen aipamena erantsiko da (zortzi gehienez), garrantziaren araberako hurrenkeran. Laburpenak euskarri informatikoan entregatuko dira.
Partehartzaileek, laburpenekin batera, ondorengo datuak bidali behar dituzte:
7. Jatorrizko testuak euskarri informatikoan (word formatuan) aurkeztu behar dira 2009ko azaroak 6a baino lehen. (PC nahiz Macintosh sistemetan) Arial letra-motarekin, 10 neurrian, lerrorte bakunean (espazio bakarra), paragrafoen arteko tarte bakarrarekin eta ezkerreko, eskuineko, goiko nahiz beheko marjinetan 2,5 zm-ko tartea utziz. Lanen luzera gehienez 12 orritakoa izatea gomendatzen da.. Orrialde guztiak zenbakia izan behar dute, ohar eta irudienak barne. Lanen luzera kontutan hartuta, ez dira aurkibideak argitaratuko.
Lana Eusko Ikaskuntzako XVII. Kongresuaren Cdan argitaratua izatea nahi bada ondorengo oinarriak bete beharko dituzte:
8. Azaleko orri batean hauek jasoko dira: 1. Izenburua letra xehean (zortzi hitz baino gutxiagotan, azpitituluz lagunduta beharrezkoa bada); 2. Izenburuaren ingelesezko itzulpena; 3. Egileen bi abizen eta izena (bataioko bigarren izenaren iniziala baino ez); 4. Ikasketei buruzko datuak (unibertsitatea, fakultatea, ikasgaia, etab.); 5. Harremanetan jartzeko datu pertsonalak, helbidea, posta elektronikoa eta telefono zenbakia. 6. Lanaren bukaera-data. Azal hori euskarri informatikoan aurkeztuko da 2009ko urriaren 30a baino lehen.
9. Testua era egokian ipintzeko, era argian desberdindutako zatietan banatuko da, zenbaki arabiarrak eta elkarren segidan zenbakitutako mailak erabiliz; 1. (Letra larri eta lodiz), 1.1 (Letra xehe eta lodiz), 1.1.1. (Letra xehez), 1.1.1.1. (Letra xehe eta etzanez). Ez dira zenbaki erromatarrekin edo letrekin nahasi behar.
10. Testuan zehar ilustrazioak sartu nahi direnean, ilustrazio hauek korrelatiboki zenbakituko dira serie bakarrean, “Figura” hitza izango dute aurretik (Figura 1, Figura 2, etab.) eta dagokion legendarekin behealdean (Figura 1. Las hilanderas, 1657, Velázquez, Museo del Prado, Artehistoria.com). Beste orri batean, ilustrazioen zerrenda egingo da, hauek jasoko dituena: 1. figura zkia, 2. oin edo legenda, 3. hartzearen data, 4. egilea, 5. jatorria (artxibategia, argitalpena, etab.).
11. Ilustrazioak, grafikoak, taulak, etab. euskarri informatikoan aurkeztuko dira (tiff edo jpg formatuan, gutxienez 300pp-ko bereizmenarekin). Neurria nahikoa handia izan behar da kopiak egin ahal izateko (gutxienez, 10 x 15 zm). Ilustrazio hauek CD batetan sartuko dira testuan duten kokapena adieraziz (Figura 1, 3. orr.).
12. Oharrak zenbaki arabiarrak baliatuz eta korrelatiboki zenbakituko dira eta, azalpen-oharrak direnean, orrialdearen behealdean jarriko dira edo, erreferentzia bibliografikoak direnean, lanaren amaieran.
13. Zitak komatxoen artean eta testuan txertatuak joango dira bi lerro baino gehiago ez dutenean. Zita luzeagoetarako, neurri txikiago erabili behar da, paragrafotik bereizi eta paragrafoetan koska erabili.
14. Notazio bibliografiko laburtuaren arauak beteko dira (ISO 690 eta UNE 50-104 erreferentzia bibliografikoak). Alegia: abizenak (letra larriz), egilearen izena. Izenburua (etzanez), edizio-zenbakia, hiria: editoriala, urtea, orrialde-kopurua.
BIDANIA ARREOLA, Mikel.
Artesanía y artesanos vascos, 1.
edizioa. Bilbo : Vasconia
argitaletxea, 1979; 422 orr..
Erreferentzia unitate bibliografiko handiago baten zati denean, honela jarriko da:
ZAMORA ELICEGUI, José A.
“Piedad y venganza”. Ikus: Anuario
de Estudios Éticos, 2. zkia., 1981.
Salamanca : Unibertsitatea, 1982;
123-134 orr.
Lanen laburpenak nahiz jatorrizko testuak ondorengo helbide elektronikora bidaliko dira:
gazteforoa@eusko-ikaskuntza.org
Edozein zalantzetarako telefono honetara dei dezakezue: 948228071