Justizia
Ardatz honekin Administrazioak herritarren eskariei ematen dien erantzuna aztertu nahi izan genuen. Hau da, zeintzuk diren baliabideak, epeak, kalitatea eta neurri alternatiboak.
Hitz gutxitan, gazteek egindako hausnarketaren ondorioa hau izan zen:
- Oro har, Gazte Foroko justiziaren ardatz honetan aurkeztu diren ADR (Alternative Dispute Solutions/Gatazkentzako konponbide alternatiboak) kasuek edo adibideek gatazkak konpontzeko epaitegietatik kanpoko bide honen abantailak erakusten dizkigute. Metodologia oso ezaguna ez bada ere edo gure testuinguruan gutxi hedatu den arren, kirolaren, unibertsitatearen, turismoaren edo familia-bizimoduaren arloan aztertuta konturatuko gara potentzial handia duela.
- Badirudi talde guztiak aho batez diotela metodo horien arrakasta txikia haiei buruz ezer gutxi jakiteak dakarrela; hortaz, Gazte Foroaren bitartez jendaurrean azaldu nahi dute metodologia horrek zertan datzan eta zenbat abantaila eskaintzen dituen, bai arbitrajeari begira bai bitartekaritzari begira.
KOORDINATZAILEA
Lucia Merino
Ondorio luzeak irakurtzeko klikatu hemen
Lanen laburpenak: