Bizi kalitatea
Bizi kalitatean bat egiten dute motibazio indibidualek eta kolektiboek. Beraz, ardatz honen bidez alde indibiduala eta kolektiboa batu nahi izan genuen, bion arteko oreka lortzea gaur egungo gizartearen erronka delako.
Etorkizunera begira, gizarte iraunkor bat sortzeko asmoa dugu, hiritartasun aktiboaren bidez. Zentzu honetan, ikuspegi kolektiboa, ingurumenarekin sentsibilizazioa eta jarrera osasuntsuak bultzatu nahi izan genituen.
Bizi Kalitateko ardatzean parte hartu zuten ikasleen lanak aztertuz, esan dezakegu gure helburuetariko batzuk lortu genituela. Hona hemen ardatz honetako ondorioak.
- Gaur egungo garapen ekonomikoko ereduan, bizi-kalitatea zuzenean kontsumoarekin lotuta dago (horixe behar du sistemak funtzionatzeko), eta horregatik, zaila da, baina ez ezinezkoa, bizi kalitatea hobetzen duten ekintzak gauzatzea.
- Horretarako, zenbait jarduera planteatu dituzte; esaterako, «gutxitzearen teoria» behar ez dugun kontsumoa murrizten saiatzen dena, baina garapen ekonomikoari eta sozialari eragin negatiborik ekarri gabe. "Gutxitze ekintzek hainbat mailatako ekintzak biltzen dituzte, maila indibidualetik hasita (bakoitzaren kontsumoa gutxitzea, bizitza-ohitura ekologikoak, hiri-plangintza iraunkorra) maila kolektiboagora edo egiturazko mailara arte, gobernuei presioa eginez egungo eredu kapitalistaren disfuntzionaltasunetan errepara dezaten: batez ere, gizartean eragiten dituen krisiak (gizartean gero eta desberdintasun gehiago), krisi ekonomikoak (finantza krisialdia), eta ekologikoak.
KOORDINATZAILEA
Amaia Bacigalupe
Ondorio luzeak irakurtzeko klikatu hemen
Lanen laburpenak: