Berrikuntza
Hainbeste gaurkotasuna duen ardatz honen bidez dinamismo apurtzailea bultzatu nahi izan genuen ikuspegi berria eta eraldatzailea sortzeko. Ikuspegi berri horrek egitura, balio eta jardunbide inmobilistak bertan behera utzi eta proposamen berriak sortzea lortu zuen gazteen artean.
Bestalde, ardatz honek sarearen kontzeptua eta jarduna aztertzea zuen helburu. Hau da, gure gizartean antolaketa eta partaidetza-modu berrien sorrera aztertu (kolektibitasuna, besteak beste) nahi izan genuen.
Berrikuntzaren ardatzean parte hartu zuten gazteen lanak aurkeztu ondoren, eztabaidarako denbora bat piztu zen, eta hauek izan ziren bertan azaldutako ondorioak.
- Berrikuntzaren kontzeptua gure garaiko kontzeptu garrantzitsuenetako bat bihurtu da, batez ere, gure gizarteak aldatzen diren abiadura biziaren ondorioz eta horrek eragiten dizkigun erronken ondorioz.
- Alde batetik, berrikuntzaren ardatzean gure inguruan azaleratzen diren fenomeno berriak landu dituzten lan interesgarriak entzun eta eztabaidatu ahal izan ditugu, tartean gazteek politikan parte hartzeko adierazpen modu berriak, parte-hartze horretarako dauden mekanismoak eta gazteen beharrizanekiko egokitasuna, krisialdi ekonomikoaren garaiko kontsumo jokabide berriak, telebistarekiko mendetasuna eta gaur egungo eraikuntza soziokulturalaren formak. Beste alde batetik, aldaketa sozio-politiko eta kulturalaz gain, ardatzean erakundeetatik iraunkortasunaren eta elkartasunaren baloreei hobeto egokitzen zaizkien jakintzaren ekonomiak eraikitzeko bidean aurrera egiteko neurri zehatzak eta aplikatu beharrekoak eztabaidatu ditugu.
- Horren ondorioz, politikaren, baloreen eta kulturaren esparruan gure gizarteak hartzen ari diren bidea hobeto ezagutzeko, ardatzean ideia interesgarriak planteatu dira gure gizarteak garapen iraunkorrerantz bideratzeko. Hortaz, berrikuntza elikatzen duen ikasketa kolektiboan urrats interesgarriak eman ditugu, hausnarketa prozesuaren bitartez eta ideia eta praktika berriak zehaztuta.
KOORDINATZAILEA
Auxkin Galarraga
Ondorio luzeak irakurtzeko klikatu hemen
Lanen laburpenak: