Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriko zazpi lurraldetako gazteak biltzen dituen bilgune fisiko eta birtuala sortu du, DATORKIGUNEA izenburupean, gaur egungo gizartearen erronkei buruzko eztabaida pizteko eta gai hauen inguruan hausnartzeko. Euskal gazteriaren ordezkari izan daitezkeen 40 kide izango ditu eta helburu nagusia lantzen diren problematikei erantzuteko ekintzak eta proposamenak definitzea da.