2010-2011 ikasturterako Datorkiguneko Batzorde zientifikoak ondorengo bi gaiak aukeratu ditu:
Gazteen parte hartzea, bide berrien bila.(2010 irailetik 2011eko urtarrila bitartean landuko da)
Gazteriak dituen arazo nagusien aurrean zer egin? (2011 urtarrila-2011 ekaina bitartean landuko da).
Gai hauen gaurkotasuna eta garrantzia ukaezinak dira eta gazteen artean sorrarazten duten kezka ere aipagarria da. 2009. urtean Eusko Ikaskuntzarekin harremana izan duten gazteen artean gai hauek sortzen duten interesa ikusirik, Batzordeak bi lan lerro hauek abian jartzea erabaki du. Lehenengo gaiaren tratamenduan, Euskal Herrian gazteen parte hartzea aztertzea izango da xede eta bigarren gaiaren tratamenduan aldiz, parte hartze horren bidez, gaur egun gazteek zuen arazo nagusi bezala definitzen dituzuen haien aurrean irtenbideak poposatzea izango da erronka nagusi.
Horretarako, Datorkiguneko kideak hilean behin bilduko dira. Aurretik aproposa den bibliografia bat irakurriko dute, baita gai hauetan adituak diren pertsona batzuekin bildu ere. Eusko Ikaskuntzak prestatutako gidoi bat jarraituz, arazo hauen inguruan diagnosi bat definitu eta proposamenak edota lan ildo posibleak aurkeztea da xede nagusi. Bilerak mugikorrak izango dira, hau da, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan burutuko dira ondorengo egunetan.
Eusko Ikaskuntza | Miramar Jauregia | Mirakontxa 48 | 20007 DONOSTIA
Garapena: HORREGATIK KOMUNIKAZIOA eta BIT&MINA