DATORKIGUNEA, GURE ETORKIZUNAREN GUNEA

Eusko Ikaskuntzako Gazteria Departamentuak erronka berri bat jarri dio bere buruari:

Zalantzaz betetako etorkizun bati EZINBESTEAN aurre egin behar diozuen guztiekin eta guztientzat elkarrekin topo egiteko gune bat sortu dugu, ETORKIZUN HORI PRESTATZEN joateko asmoz. Ei Gazte!-k sare SOZIAL, FISIKO ETA BIRTUALA sortu du, zazpi lurraldeetako gazteak eta askotariko diziplinak batuz, gaur egungo gizartearen erronkei buruzko eztabaida pizteko eta aztertzen ditugun problematikei erantzuteko ekintzak definitzeko.

Finean, zuek sortuko duzue zuen etorkizuna eta berrikuntza bide berriak lantzea komeni zaizue.

Gazteen parte hartzea, bide berrien bila. Txostena argitaratua dago jada.
Gazteriak dituen arazo nagusien aurrean zer egin (Etxebizitza eta Langabezia)? Txostena argitaratua dago jada.
Berezko bizi balioak eraikitzen. Txostena argitaratuta dago jada.

Gizon eta emakumeak: genero sistema orekatu baterantz. Txostena argitaratzear dago.

Aurten berriz ondorengo gaiak landuko ditugu:
Immigrazioa eta identitatea: aniztasunerako bidean
Ipar eta Hego Euskal Herriko harremanak

Euskal Herriko zazpi lurraldetako 40 gazteak hilean behin bilduko dira, aurretik egindako lanean oinarrituz, eta Eusko ikaskuntzak prestatutako gidoi bat jarraituz, arazo hauen inguruan diagnosi bat definitu eta proposamenak edota lan ildo posibleak aurkezteko xedez. Bilerak mugikorrak izango dira, hau da, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan burutzen ditu. 2012-2013 ikasturteko egutegia ezagutu nahi baduzu klikatu hemen.

AZKEN BERRIAK

Ipar eta Hego Euskal Herriko harremanak

2013-02-13


Hurrengo larunbatean, otsailak 16, Datorkigunea 2012-2013ko bigarren gaiaren lehenengo bilera ospatuko dugu, Ipar eta Hego Eukal Herriko harremanak. Bilera Iruñan ospatuko da, CIVIVOX Jus La Rocha gizarte etxean.

Lehenengo bilera honen helburua topikoen inguruan hausnartzea da. Horretarako hainbat dinamika prestatu dira eta aditu bat gonbidatu dugu ere.


Datorkigunea 2012-2013 hastear dago!

2012-09-18

Hurrengo larunbatean, irailak 22, Datorkiguneak bere ikasturte honetako bere lehenengo bilera ospatuko du. Datorkigunea 2012-2013 gure hirugarren edizioa da. Bertan Euskal Herri osoko 40 gaztek parte hartuko dute migrazioa eta identitatearen inguruko hausnarketa bat egiteko: Immigrazioa eta identitatea: aniztasunerako bidean.
Lehenengo bilera honen helburua migrazioa eta identitatearen kokapen historikoa egitea da. Honekin batera hainbat kontzepturen definizioari ekinen diogu. Horretarako Txuri Ollo Gorritiren (NUPeko Antropologia Departamentuko irakaslea) hitzaldia entzunen dugu.


Eusko Ikaskuntza | Miramar Jauregia | Mirakontxa 48 | 20007 DONOSTIA

Garapena: HORREGATIK KOMUNIKAZIOA eta BIT&MINA